XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emaitza ezin hobeak joku eskolarretako Gipuzkoako txapelketan

Pasa den astebukaeran Donostian jokatu zen Gipuzkoako futbol txapelketan, nesken infantil mailako Ikastolako Ikasonenak taldekoek Gipuzkoako txapeldun geratu ziren.

Ikasonenak taldekoak oso pozik daudela esan digute txapelketa irabazi izanagatik, baina orain helburua, Euskadiko txapelketan ere garaipena lortzea dela azaldu digute.

Garaipen hontaz gain, Herri Eskolako Lepoluzeak taldea bigarren gelditu zen infantil mailan, eta Ikastolako Ikas-hotzak taldea ere bigarren alebinen kategorian.

Lepoluzeak taldekoek Azkoitiarren aurka 9 eta 2 galdu zuten finalean baina hala ere, pozik hartu zuten zilarrezko domina.

Ikastolako Ikas-hotzak taldekoek ere Azkoitiarren aurka 7 eta 1eko emaitzaz galdu arren, harro daude lortutako bigarren postuarekin.

LEPOLUZEAK: Zutik: Sergio Fernandez, Antonio Gomez, Roberto Mejuto, Iban Badiola eta Manolo Ramos.

Makurtuta: Mikel Egia, Alexander Vigara, Ibon Etxaniz, Fernando Mendieta, Nicolas Jimenez eta Zipri Migales.

IKAS-HOTZAK: Zutik: Unai Arrieta, Andoni Mujika, Asier Mujika, Manu Ibarluzea, Josu Zubiaurre Ros eta Xabier Uribetxeberria.

Makurtuta: Jonatan Martin, Josu Gabilondo, Iñigo Gurrutxaga, Jon Juaristi, Ander Oñederra eta Jon Zubiaurre Azpiazu

I. Eskolarteko Triatloia

Maiatzaren 29an, larunbata, Elgoibarko Izarra Elkarteak antolatzen duen Ez dok amaitu! 93 egitasmoaren baitan, I eskolarteko Triatloia ikusteko aukera izango da.

Froga honetan Elgoibarko ikastetxeetako OHOko 4,5,6 eta 7. mailako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Kirolei dagokienean, bizikleta, korrika eta patinak izango dira partaideek izango dituzten frogak.

Eskolarteko triathloi honetan hirukoteek eman behar dute izena, haur bakoitzak kirol batean parte hartuko duelarik.

Kirol froga hau Plaza Handian izango da eta arratsaldeko 4etan emango zaio hasiera.